Schommer 1952-2009
Alberto Schommer, Gasteizen jaio zen 1928an, bere aitak, Albrecht Schommer Koch argazkilaria zen eta bere laguntzarekin lortu zuen Espainiako argazkigintzaren historiaren parte izatea. Berrogeita hamarreko hamarkadan argazkigintza Esapainarreko mugimendu berritzaileekin izan zuen harremana, eta honen ondorioz, argazkigintzaren izaera artistikoa defendatu nahi izan du beti. Horrez gain, Schomerrek jatorri ugariko eraginak ezagutu eta jaso zituen; besteak beste, paisaia postkubistak, surrealismoa, natura hil errealistak, informalismoa edo hirurogeiko hamarkadako abangoardia esperimentala.
Schommer bere pentsamendu artistikoari forma emateko, hainbat soporte ezberdin erabiltzen ditu, horien artean, argazkiak, ohikoenak bere obran, kaskografiak, argazki papera deformatua, eskultura edo pieza bolumetrikoak eta fotomontaiak. Baina Schommer Espainiako argazkilaririk ezagunenetakoa bada, erretratuaren generoagatik da, horien artean garrantzitsuenetakoak Erretratu psikologikoak sailekoak. Schommer bere lanetan, lehenengo pertsona erabiltzen du bere lanetan ondorioz, bere lanak, kronika izatera iritsi dira.
Erakusketa hiru ataletan bananduta dago; lehenengo garaia, paisaiak eta hiriko eszenatokiak eta Esperimentazioa eta eszenaratzea. Bertan, paisaiak eta erretratuak nahasten dira gaiaren arabera. Paisaiak adibidez, gehien bat mugimendu azkarrak kaptatutakoak dirudite, adibidez hiriko eszenatokiko atalean, badaude zenbait obra, non badirudi argazkia martxan dagoen auto batetik atera duela, horrez gain, beste paisaia batzuk, voyeur antzerako argazkiak dirudite, adibidez Madrilgo eszenatoki batean non emakume bat agertzen da beltzez jantzita edo beste bat non argazkia emakumea iragarki bat da. Erretratuak diren argazkiak ordea, gehien bat, pose prestatuak dira, nahiz eta zenbait azkarrak izan, adibidez bere sail famatua “erretratu psikologikoak”, non pertsonai famatuen erretratuak aurkezten dizkigu, baina ez dira soilik erretratuak, baizik eta hauen argazkiei objektu ezberdinak eransten dizkie, horrela pertsonai hauen erretratu mentala lortzeko, sail honetan aurkitu ditzazkegu pertsonai oso famatuen argazkiak adibidez: Eduardo Chillida, Dali, Andy Warhol… Baina hauek ez dira Schomer dituen erretratu bakarrak, baditu ere batzuk “kaskografiak” deiturikoak, non argazkien montaje bat eginez, pieza bolumetriko batzuk azaltzen dizkigu erretratu moduan, hauetan, pertsonaren fisikoan zentratzen da gehiago, horrela bere esperimentazioa agertuz.
Ondorioz, erakusketa honetan, enfoke ezberdinak ikusi ditzazkegu, adibidez, konjuntu planoa, ijituei buruzko lanetan, lehenengo planoa erretratuetan, amerikarra Andy warhol-en erretratuan adibidez edo kontra pikatua zenbait paisaietan.
Argiaren erabilpenarekin sartuz, esan beharra dago, erakusketa honetako obretan, bi erabilpenak ikusi ditzakegula, hau da, naturala eta artifiziala. Lehenengoa, gehien bat paisaietan eta argazki zaharretan ikusi dezakegu, artifiziala ordea erretratuetan ikusten dugu, flash eta fokuen erabileraren ondorioz. Horrez gain, zenbait erretratuetan ere ikusi dezakegu “luz kontinua” deitzen dena, hau da, argi naturala, flash-arekin konbinatuz lortzen dena.
Bukatzeko esan behar da, erakusketa honek Alberto Schommer argazkilariaren figura eta ibilbide luzea aztertzen duela, horrela laguntzen digu ulertzen zergatik den azken hamarkadetako sorkuntza Espainiarreko argazkilaririk aipagarrienetakoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario