lunes, 28 de junio de 2010

lunes, 7 de junio de 2010

Mulhollan Drive



Mulholland Drive

Egia esan ez da oso ondo ulertzen, baina hitz egiteagatik… “Mulholland Drive” harrigarria eta nahasgarria da denbora berean, suposatzen da zuzentzailea aktore berdinak erabili dituela pertsonai ezberdinak antzezteko (hau asko despistatzen du) eta antzezpen logiko bakar bezala, amnesika eta aktoregai batzuen iragana eta etorkizuna utziz. Baina noski… hori da nik ulertu dudana, beste batzuek ulertzen dute istorio bat bezala, non eszenak atenporalak dira eta non istorioa bi posibilitate ezberdin ditu, edo bi aukera, biak batera joaten direnak, hau da, bi film ezberdin izango balira bezala. Baina batez ere, berdin uztiko ez zaituen pelikula bat da, oso zurgatzailea edo oso erregarria.


Cinema Paradiso


Cinema Paradiso

Cinema Paradiso, zinemarengan amodiozko istorio bat da. Zine zahar baten suntsipenaren aurrean, errealizadore heldu eta famatu batek, bertan pasatutako momentuak eta bere haurtzaroa gogoratzen ditu, lokalaren zaintzailearekin batera. Pelikula oso erritmo azkarra dauka eta ez da batere pisutsua egiten, horrez gain, oso giro hona dauka bere musikari esker, pelikula erremediorik gabe emozionatzen du, eta nire ustez, finalik hoberenetako bat dauka, klimaxera iristen da zinearen historiaren homenajea eginez eta nola ez, gure malko errealekin.

Schommer



Schommer 1952-2009

Alberto Schommer, Gasteizen jaio zen 1928an, bere aitak, Albrecht Schommer Koch argazkilaria zen eta bere laguntzarekin lortu zuen Espainiako argazkigintzaren historiaren parte izatea. Berrogeita hamarreko hamarkadan argazkigintza Esapainarreko mugimendu berritzaileekin izan zuen harremana, eta honen ondorioz, argazkigintzaren izaera artistikoa defendatu nahi izan du beti. Horrez gain, Schomerrek jatorri ugariko eraginak ezagutu eta jaso zituen; besteak beste, paisaia postkubistak, surrealismoa, natura hil errealistak, informalismoa edo hirurogeiko hamarkadako abangoardia esperimentala.

Schommer bere pentsamendu artistikoari forma emateko, hainbat soporte ezberdin erabiltzen ditu, horien artean, argazkiak, ohikoenak bere obran, kaskografiak, argazki papera deformatua, eskultura edo pieza bolumetrikoak eta fotomontaiak. Baina Schommer Espainiako argazkilaririk ezagunenetakoa bada, erretratuaren generoagatik da, horien artean garrantzitsuenetakoak Erretratu psikologikoak sailekoak. Schommer bere lanetan, lehenengo pertsona erabiltzen du bere lanetan ondorioz, bere lanak, kronika izatera iritsi dira.

Erakusketa hiru ataletan bananduta dago; lehenengo garaia, paisaiak eta hiriko eszenatokiak eta Esperimentazioa eta eszenaratzea. Bertan, paisaiak eta erretratuak nahasten dira gaiaren arabera. Paisaiak adibidez, gehien bat mugimendu azkarrak kaptatutakoak dirudite, adibidez hiriko eszenatokiko atalean, badaude zenbait obra, non badirudi argazkia martxan dagoen auto batetik atera duela, horrez gain, beste paisaia batzuk, voyeur antzerako argazkiak dirudite, adibidez Madrilgo eszenatoki batean non emakume bat agertzen da beltzez jantzita edo beste bat non argazkia emakumea iragarki bat da. Erretratuak diren argazkiak ordea, gehien bat, pose prestatuak dira, nahiz eta zenbait azkarrak izan, adibidez bere sail famatua “erretratu psikologikoak”, non pertsonai famatuen erretratuak aurkezten dizkigu, baina ez dira soilik erretratuak, baizik eta hauen argazkiei objektu ezberdinak eransten dizkie, horrela pertsonai hauen erretratu mentala lortzeko, sail honetan aurkitu ditzazkegu pertsonai oso famatuen argazkiak adibidez: Eduardo Chillida, Dali, Andy Warhol… Baina hauek ez dira Schomer dituen erretratu bakarrak, baditu ere batzuk “kaskografiak” deiturikoak, non argazkien montaje bat eginez, pieza bolumetriko batzuk azaltzen dizkigu erretratu moduan, hauetan, pertsonaren fisikoan zentratzen da gehiago, horrela bere esperimentazioa agertuz.

Ondorioz, erakusketa honetan, enfoke ezberdinak ikusi ditzazkegu, adibidez, konjuntu planoa, ijituei buruzko lanetan, lehenengo planoa erretratuetan, amerikarra Andy warhol-en erretratuan adibidez edo kontra pikatua zenbait paisaietan.

Argiaren erabilpenarekin sartuz, esan beharra dago, erakusketa honetako obretan, bi erabilpenak ikusi ditzakegula, hau da, naturala eta artifiziala. Lehenengoa, gehien bat paisaietan eta argazki zaharretan ikusi dezakegu, artifiziala ordea erretratuetan ikusten dugu, flash eta fokuen erabileraren ondorioz. Horrez gain, zenbait erretratuetan ere ikusi dezakegu “luz kontinua” deitzen dena, hau da, argi naturala, flash-arekin konbinatuz lortzen dena.

Bukatzeko esan behar da, erakusketa honek Alberto Schommer argazkilariaren figura eta ibilbide luzea aztertzen duela, horrela laguntzen digu ulertzen zergatik den azken hamarkadetako sorkuntza Espainiarreko argazkilaririk aipagarrienetakoa.



sábado, 5 de junio de 2010

kultura bisuala 09



Argazki hau Willy Uribe argazkilariarena da eta Zarautzen eginda dago. Egia esan, argazki haue ez da argazkilari honen hoberena, baina kopiatu zezakeen bakarra zen askoz ere argazki hobeagoak ditu. Horrez gain, argazkilari hau oso gusto ona dauka bere argazkien pisua edo ordena zaintzeko eta horregatik aukeratu dut argazki hau, dirudi surflaria etxeen gainean eroriko dala, oso kuriosoa da baita ere, gainera txuri beltzean izatea puntu bat ematen dio, gustu asko daukan argazkilaria da nire ustez.

kultura bisuala 08




Argazki hauek Victor Gonzalez argazkilariarenak dira, ez da famatua, eta argazki nahiko arruntak dauzka, bere bidaiarenak, lagunenak... Baina horien artean hauek aurkitu ditut lhenengoa Indiara egin zuen bidai batekoa eta bigarrena Perun egindakoa. Asko gustatzen zaizkit argazki hauek oso momentukoak dirudite, eta ez dakit lekuak izango diren, baina zerbait oso deigarria daukate. Adibidez lehenengoan oso bitsia da nola erdiko mutila txuria den bakarra den eta denek berari begira agertzen dira, oso kuriosoak dira argazki hauek.

kultura bisuala 07



Argazki hau, Ellen Von Unwerth argazkilariarena da, 2006an eginda izan zen. Asko gustatu zait argazki hau, beste argaki batzuetan esan dudan bezala, oso interesgarria egiten zait modeloaren aurpegia ispilu baten bidez azaltzea, gainera argazki onetan bere alter-egoa azalduko balitz bezala dirudi, ispiluari muxua emanez, baina errealitatean bere aurpegia ez dugu ikusten. Horrez gain argazkia oso txuria da, baina kontraste nahiko andiarekin eta hori ere gustatzen zait.

Kamera estenopeikoa


Plano Motak


8. Plano amerikarra.

7. Plano orokorra.

6. Plano pikatua.

5. Plano pikatua.

4. Plano kontrapikatua.

3. Plano arrunta (gerritik gora).

2. Lehenengo planoa.

1. Plano zehatza.